Ez dok amaitu!
Hamaika pausu egin ditugu. Eman. Joan etorri. Jin. Ibili. Aritu. Zenbat modutara esango dugu hamaika egunotan egin duguna?
Nekatu naiz eta gozatu dut. Logura izan naiz egunsentiro esnatu naizelako, gauetan presarik ez eta gelditu barik ibili garelako. Furgonetatik autora, korrika oinez eta arineketan.
Gauza asko geratu zaizkit esan barik, oroimenean, eta etorri ahala botako ditut. Blog bat egin asmo nuen, eta blogurea ematen dit jarraitzeak Anekdota asko argitaratu barik geratu dira, eta noiz kontatu ez dakit.
Laugarren korrika egin dut furgonetan, bat prentsa bulegoan bahituta egin ostean. 14 Korrika egin dira 25 urtetan, eta gehiago joango ez naizela pentsatzen dut egunotan.
Gauza handia da Korrika, hain Euskal Herri txikian. Testuak irakurtzen ditut, eta esajeratu xamarra iruditzen zait idatzitakoa. Bizi nituen bezala kontatu nituen, eta sinestezinak egiten zaizkit orain.
E-posta mezuak jaso ditut, baina parte hartze gutxi egon da blogean. Konturatu den bakarra Google dela ematen du. 11 egunen ostean, Korrika idatzita, laugarren postuan agertzen da korrika.blog.com Gara, Deia, Argia, Eitb eta komunikabide handiagoen aurretik. A ze marka! Sinestu ezinda nabil. Blogen indarra adierazten du horrek, eta zer pentsatua ematen dit, bai . lan apur bat eginda, zer lortu genezakeen pentsatze hutsak. : - )
Tira, gogoetak, gogoetak, gogoetak. Amaitu da korrika, atzean geratu dira lekuko aldaketak oro, mendiak, aldapak, herriak, jendea, umeak, euskaltegiak . eta euskara baino ez dut mantentzen Korrikakoa. Eta aurrera jarraitzeko gogoa. Ez dok amaitu! Korrika 15eko lema berria.

Ederra bloga, nik egunero jarraitu dot eta gustoa emoten dau horrelakoak egotea! Baita entzun dodaz Euskadi Irratian in dozuzan kronikak. Zorionak in dozun lan ederragatik! (Comment this)
Kontua ez da nork irakurri duen, nondik eta zergatik. kontua ez da loreak botatzen hastea. Badakizue hori, ez dudalako horretarako idatzi. Espero nuen, nork bere herriko esperientziak be idaztea, komentatzea, baina Korrika prestatzen ibili zarete asko eta asko, badakit, eta korrika pasa ostean, oso oso nekatuta edo oraindik lanpetuta ibiliko zineten gehienak. Ziur.
Hemen ez gabiz lore eta erruki eske. Hemen nabarmen utzi gura dudana da, Interneten lan apurtxo bat egiteak, onura handia dakarrela. Tresna esanguratsu eta garrantzitsua dela. Eta oraindik, euskaldunok ez dugula behar beste, eta behar beste ondo erabiltzen. Nire iritzian behintzat.
Bilbo Hiria irratira, deiak egon ziren Txile eta Argentinatik, deiak zuzenean. Internetetik entzuten ari zirelako. Hemengo prentsan ez dugu lerro bakar bat irakurri zuzeneko emankizunari buruz. Nihatek edo Alkizak edo Tikok burukomin apur bat eukitea nahikoa da, baina euskaltzale batzuk domeka goiz baten, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara irrati saio mundial bat egitea ez da albiste, ez behintzat Korrika sasoian.
Eta Internet euskaldunontzako tresna ezin hobea da. Hori da gogoeta. Herri txikia gara, bai, baina gauza handiak egiten ditugu. Eta ez gara konturatzen.
Zenbat kostatzen da mezu bat idatzi eta pasatzea? Zenbat argazki bat sarean jartzea? Badakizue Korrika amaitu aurretik korrika.org gunetik ia 30.000 bisita egon zirela argazkien galerian? Argazkiak ikustea ez da erraza izan korrika.org gune horretan, baina gogoa egon da behintzat. Zenbat gastatu du AEK-k galeria horretan? Edozein prentsa iragarkitan baino gutxiago ziurrenik.... baina emaitza hor dago, ikustezina da, baina egia da.
Ez hasi ba beraz, ikusi dut, irakurri dut, oso ondo oso ondo esaten, otoi. Hasi idazten, kontatu zuen esperientziak, zuen gertakizunak... Korrika inguruko txiste eta pasadizoak. Kike Amunarriz bera langabezian utzi arte... Korrikak barre egiteko be ematen du eta? (Comment this)