Bilbo Hiria irratiak zuzenean egingo ditu azken kilometroak
Bilbo Hiria irratiak, Bilboko irrati euskaldunak, zuzenean erretransmitituko ditu Korrikaren azken kilometroak. Zorrotzako portuan hasi, eta auzoz auzo kalez kale ibiliko da Korrika egiten. Korrika jarraitzen. Uhinetatik bezala (FM 96.0), Internetetik ere ( irratia.com eta bilbohiria.com ).

Talde berezi bat antolatu dugu: teknikari lanetan Ibon Burgoa egongo da, esatari lanetan estudiotik Mieltxo Monfort eta Isabel. Interneteko arduradun, Jabi Zabala. Eta zuzenean Bilboko korrika-karriketatik, Panpi Olaizola (Iparraldeko euskal irratietako esataria) eta Patxi Gaztelumendi (irratia.com).
Beraz badakizue, domekan, goizeko 9:00etatik aurrera eta Korrikak Bilbon azken urratsak eman arte, baduzue korrikaren berri izateko aukerarik. Galdu zaretela, lasai, azkar topatuko duzue Korrika, irratia baliatuz. Kilometroa nork daroan jakin gura duzuela.... ba irratian entzun.
Edo galdetu?! Horretarako telefonoaz gain, e-posta berezi bat sortu delako korrika14@bilbohiria.com